Yoseikan budo erakustaldia 2019

Guaixe 2019ko eka. 4a, 12:36

Sakanako Txuixoo Yoseikan Budo taldeak ikasturtean barna ikasitakoa praktikan jarri zuen asteazkenean Altsasuko Burunda pilotalekuan egindako erakustaldian

Aritz Agirrebengoa San Roman da irakaslea, eta Etxarri Aranatzen eta Altsasun ematen ditu klaseak. Altsasun, Aritzekin batera Zahara Balloukek ematen ditu klaseak. Ikasturtean egindako lana tatami gaineran erakutsi zuten guztiek.

Taldeak
Etxarri Aranatzen 50 neska-mutiko dabiltza yoseikan budoan trebatzen, 3 taldetan (3-6 urte 6-9 urte eta 9-12 urte), eta klaseak asteartetan eta ostegunetan ematen dira. Horretaz gain, helduendako ʺOreka eta gorputza” gimnastika taldean 10 heldu trebatzen dira.

Altsasun guztira 7 yoseikan budo talde daude, eta 80 gaztetxo eta 35 heldu trebatzen dira: 3-6 urte arteko taldea, 6-9 urte artekoa, 10-11 urtekoa, 9-12 urtekoa eta helduen bi talde. Klaseak astelehen eta ostiraletan ematen dira, Lavadero kiroldegian eta Zelandi ikastetxean. Hortaz, Sakanan 175 pertsona trebatzen dira yoseikan budoan, Aritz Agirrebengoarekin eta Zahara Balloukekin. Yoseikan Budoa Japoniatik datorren arte martziala da, baina ikuspegi zabal batetik landua. Gaur Altsasun egingo duten erakustaldian, adin txikienetik hasita helduenera arte, yoseikan budoa nola lantzen duten ikusteko aukera izango da.

Uztailean yoseikanpaldia Ziordian
Amets Arte Martzialean Euskal Taldeen Sareak –Sakanako Txuixoo taldea bertan sartua dago–Aurten ere udarako yoseikanpaldia antolatu du. Aurreko urtean bezala, Ziordiko Amaraunan burutuko da yoseikanpaldia, eta uztailaren 12tik 14ra izanen da. Yoseikan budo klaseak, txangoak, jokoak… denetarik izango dute. Aurreko urtean 60 neska-mutikok hartu zuten parte.

Yoseikan budoaz
Yseikan budoa Japoniatik datorren arte martziala da. 1960ko hamarkadaren bukaera-aldean garatutako borroka-artea da, 1975ean Hiroo Mochizuki japoniarrak ofizialki fundatua. Samurayen tradizioan txertatzen da Mochizukiren lana, haien ondorengo zuzena baita. Txuixoo elkarteak yoseikan budoaren onurak asko direla dio. Besteak beste, gorputz mugimenduaren kontrola, nortasun pertsonalaren garatzea eta, garrantzitsuena, alaitasuna. Bestalde, yoseikan budoaren zeharkakotasunak bere borrokalariei beste hainbat modalitatetan aritzeko trebetasuna ematen die, kick boxingean, Combat Jujitsuan eta beste hainbatetan.