Ganboa txapelduna

Guaixe 2019ko eka. 4a, 11:45

Nafar Kirol Jolasetako Binakako Txapelketako gazte mailako finala irabazi zuen arbizuarrak, Oskozekin batera Igoa eta Santesteban 22 eta 7 irabazi eta gero. Haurren mailan, Aldabideko Baztarrika eta Lakuntza txapeldunordeak izan ziren

Larunbatean Nafar Kirol Jolasetako Binakako Txapelketako finalak jokatu ziren Iruñeko Labrit pilotalekuan. Haurren finalean Arbizuko Aldabide taldeko Baztarrikak eta Lakuntzak Oberena klubeko Sanchez eta Larrainzar izan zituzten aurkari, 18 tantotara. 32 minutu eta 2017 pilotakada izan zituen finalean, Oberenakoak gailendu ziren, 18 eta 6 hartu baitzituzten mendean Baztarrika eta Lakuntza.

Jubenilen mailako finalean bagenekien txapela Sakanara helduko zela, bi sakandar elkarren kontra aritu baitziren. Oberena klubeko bi bikok jokatu zuten finala, Oskozek eta Ganboa arbizuarrak, batetik, eta Igoa etxarriarrak eta Santestebanek, bestetik. Oskoz eta Ganboa finago ibili ziren –Oskozek 5 tanto egin zituen sakez– eta merezitako garaipena lortu zuten, 32 minutu eta 213 pilotakada izan zituen partidan 22 eta 7 irabazi eta gero.