Kadeteak: Hugo Aznar azkarrena Murietan eta Sakana Group talde onena

Guaixe 2019ko eka. 4a, 15:00

Esprintean erabaki zen Murietako Luis Meoqui memoriala eta Burundako Quesos Albenizko Hugo Aznar gailendu zen. Sakana Group-Aralarko Martzel Etxeberria hirugarrena izan zen eta Sakana Group talde onena

Igandean kadeteen mailako lasterketa jokatu zen Murietan, Luis Meoqui Memoriala, eta gure txirrindulariak, atzera ere, podiumean ibili ziren. Lasterketa esprintean erabaki zen eta Burundako Quesos Albeniz taldeko Hugo Aznar izan zen azkarrena (1:16:08), Ford Garaje Moderno taldeko Ibon Diazen eta Sakana Group-Aralar taldeko Martzel Etxeberriaren aurretik.

Sakanako gainontzeko txirrindulariei dagokienez, Jon Erdozia (Sakana G.) 5.a sailkatu zen, Sergio Lopez (Q. Albeniz) 6.a, Aimar Tadeo (Sakana G.) 15.a eta lehen urteko bigarren kadetea, Mikel Uncilla (Q. Albeniz) 17.a, Aitor Ondarra (Sakana G.) 51.a, Oihan Etxeberria (Q. Albeniz) 53.a, Unax Trevejo (Q. Albeniz) 56.a eta Jon Chamorro (Q. Albeniz) 60.a.

Taldekako sailkapenean Sakana Group Aralar izan zen talde onena, Burundako Quesos Albenizen aurretik.