Triatletak Aritzalekun bildu ziren

Guaixe 2019ko eka. 6a, 11:35

Sprint distantziako proban Sergio Garcia de Eulate 21.a sailkatu zen eta Juan Luis Maiza hirugarrena izan zen beteranoen 2. mailan. Asier Lizarragak distantzia olinpikoko proba osatu zuen

Maiatzaren 25ean Aritzalekuko Triatloia jokatu zen izen bereko kanpinean, bi distantziatan, eta guztira 600 triatleta baino gehiago lehiatu ziren. Distantzia Olinpikoko proban –1,5 km igerian, 41 km bizikletan eta 10 km korrika– 163 triatletek lortu zuten helmugara heltzea eta Gonzalo Fuentes (ANB Triatlon) izan zen azkarrena (2:06:49). Asier Lizarraga 126.a iritsi zen helmugara (3:01:37). Emakumezkoetan Irati Samaniego gailendu zen (2:41:15).

Sakana Triatloi Taldeko hiru kide sprint distantziako proban aritu ziren, proba laburragoan, aurreko asteko Half Triatlhon Iruñearen gogortasuna oso gertu baitzegoen. 187 triatleten artean Saltoki taldeko Ander Noain (1:02:15) eta Anaitasuna taldeko Nuria Rodriguez (1:15:31) gailendu ziren. Sergio Garcia de Eulate altsasuarra 21.a sailkatu zen (1:14:28), Juan Luis Maiza etxarriarra 53.a (1:21:14), beteranoen 2 mailan hirugarrena, eta Mikel Lakuntza 58.a (1:22:19). Horretaz gain, Xabier Borrega 82.a sartu zen helmugara (1:27:09) eta Javier Borrega 83.a (1:27:12).

Bestalde, Jon Iturrioz, Xabi eta Juan Carlos Gomezek taldeka hartu zuten parte eta bigarrenak sailkatu ziren sailkapen orokorrean. Eta errelebo mistoetan, Saioak igeriketa segmentuan eta Ivan Sobredok bizikletan eta korrikan hartu zuten parte.

Garcia de Eulate Egea de los Caballerosen
Igandean I. Egea de los Caballerosko Triatloi Olinpikoa No Drafting jokatu zen (1,5 km igerian, 40 km bizikletan eta 10 km korrika), eta Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate bertan aritu zen, Altmetlla del Marko half triatloia prestatzeko. Altsasuarra 39.a sailkatu zen (2:22:27).

Txikienak IX. Antsoain Triatloian
IX. Antsoain Triatloia jokatu zen larunbatean, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria. Sakana Triatloi Taldekoei dagokienez, mutilen benjaminetan Oihan Andueza 7.a eta Eneko Razkin 9.a sailkatu ziren eta mutilen haurren mailan Hegoi Lakuntza 5.a.