Unzurrunzaga, Beraza eta Salinas oso ongi BHZ Trailen

Guaixe 2019ko eka. 6a, 10:15

Larunbatean BHZ Traila jokatu zen Atarrabian, hiru distantziatan. Zazpimendin (44 km) Unzurrunzaga 10.a eta Salinas 26.a eta Hirumendin (28 km) Beraza laugarrena sailkatu ziren

Zegama-Aizkorriz aparte bada mundua. Larunbatean, Atarrabian, BHZ Traila jokatu zen, hiru distantziatan: Zazpimendi (44 km), Hirumendi (28 km) eta Bimendi (13 km). Guztira 353 korrikalarik osatu zuten proba, eta aipatzekoa da, beste behin, korrikalari sakandarrak oso txukun aritu zirela. Zazpimendi mendi maratoian (44 km) Jonatan Tejada gailendu zen (4:39:05) eta Ander Unzurrunzaga etxarriarrak lasterketa ona egin zuen, ,10.a iritsi baitzen helmugara (5:55:08). Aitor Salinas etxarriarra 26.a sartu zen (6:39:00). Hirumendi lasterketan (28 km) Ion Sola gailendu zen (2:44:35). Jose Luis Beraza uhartearra laugarrena izan zen, probako bigarren beteranoa (2:53:17). Eta Bimendin (13 km).