Gobernuak eskoletako hobekuntza lanak lagunduko ditu

Guaixe 2019ko eka. 10a, 10:52
Ikasleak Atakondoako patioan.

Bi udalen artean 29.896,92 euroko inbertsioa eginen dute eta departamentuak 19.433 euroko diru-laguntza emanen die.

Udalen jabetza diren ikastetxeetan hobekuntza lanak egiteko milioi bat euro banatu du Hezkuntza Departamentuak. Diru-laguntzak hartu dituzten udalen artean bi sakandar daude. Alde batetik, Irurtzungo Udalak Atakondoa eskola publikoan koadro elektriko berria jarriko du. Horretarak0, 11.132,46 euro bideratuko ditu eta departamentuak 7.236,1 euroko ekarpena eginen dio. Altsasuko Udalak, berriz, Zelandi eskola publikoko ateak aldatuko ditu 18.764,46 eurorekin. Aurrekontu horren 12.196,9 euro departamentuak emandakoak izanen dira.