Udaberriko Tonbolak zenbaki sarituak ditu dagoeneko

Guaixe 2019ko eka. 6a, 18:36
Dendariek banatutako txarteletako batzuk.

Banatu diren txarteletako bi tablet bat eta smartwatch bat dute opari gisa

Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak sustatuta,  Lakuntza, Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutiko 57 denda eta ostalaritza establezimenduk Udaberriko Tonbolako txartelak banatu zituzten maiatzean. Guztira zuzeneko 939 sari banatu zituzten. Horretaz aparte, saririk ez zuten txartelek zenbakiak zituzten eta haien artean bi sari zozketatu ditu elkarteak: 3.708 zenbakidun txartela duenak tablet bat eskuratuko du eta 1.878 zenbakidunak, berriz, smartwatcha jasoko du. Zortedunek Altsasuko Xagu informatika dendatik pasa beharko dira saria jasotzera. Horretarako zazpi egun ditu