Lagun Arteak eta Altsasuk denboraldiari agur

Guaixe 2019ko eka. 7a, 09:42

Erregional mailako igoera faseko 14. eta azken jardunaldia jokatuko da asteburuan

Erregional mailako igoera faseko 14. eta azken jardunaldia jokatuko da asteburuan. Ez dago ezer jokoan, jokoan dauden partidetan zer gerta, Ardoik, Lakuntzako Lagun Arteak eta Barañaingo Lagunak taldeek lehen hiru postuei eutsiko baitiete eta dagoeneko preferente mailara igo baitira.

Sailkapenean, Ardoik  27 puntu ditu, Lagun Arteak 26 puntu eta Lagunakek 24 puntu. Altsasu 7.a da, 12 punturekin, igotzeko aukerarik gabe. Asteburuan igoera faseko azken jardunaldia jokatuko da,. Sailkapenean azkena den Amayaren kontra ariko da bihar, larunbatean, Lagun Artea, Iruñean 18:00etan hasiko den partidan. Altsasuk bosgarrena den Iruntxiki hartuko du larunbatean Dantzalekun, 17:00etan, eta etxean despedituko du liga.