Ongay eta Bergera Irurtzungo finaletik kanpo

Guaixe 2019ko eka. 10a, 12:02
Irurtzun klubeko Ongay eta Bergera ez dira finalerako sailkatu.

Satrustegiarrak eta arruazuarrak 21 eta 22 galdu zuten Iriarteren eta Sarasaren kontra eta ez dira larunbateko Irurtzungo finalean egongo. Gaur seniorren azkeneko finalerdia jokatuko da Irurtzunen

Ostiralean Gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketako bi finalerdi eta Emakumezkoen I. Domingo Nagore Memorialeko finalerdi bat jokatu ziren Irurtzunen. Nabarmentzekoa da oso estuak izan zirela hiru partidak. Emakumezkoetan lehia ikusgarria izan zuten Olatz Ruiz de Larramendik eta Iera Agirrek eta, azkenean, 21era berdindu eta lehena gailendu zen, tanto bateko alde eskasarengatik (21 eta 22).

Eta gizonezkoetan antzeko joera izan zen. Promesen mailako finalerdian Olaetxeak eta Apezetxeak Osa eta Arrate hartu zituzten mendean bi tantoaren aldearekin (20 eta 22), eta seniorren finalerdian tanto batek erabaki zuen. Partida ikusgarri eta borrokatuan, Ongay satrustegiarrak eta Bergerak 21 eta 22 galdu zuten Iriarteren eta Sarasaren kontra eta Irurtzun klubeko pilotariek ezingo dute larunbatean jokatuko den final preziatua jokatuko.

Gaur seniorren mailako azken finalerdia jokatuko da Irurtzungo pilotalekuan, 20:00etan. Astizek eta Peñasek Uribe eta Arbizu izango dituzte aurkari.

Asteburuko partiden emaitzak
Ostiralean, 18:30ean, Irurtzunen
-Emakumezkoen I. Domingo Nagore Memoriala. Finalerdia:
Olatz Ruiz de Larremendi 21 / Iera Agirre 22

-Gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa. Finalerdiak:
Promesak: Osa-Arrate 20 / Olaetxea-Apezetxea 22
Seniorrak: Ongay-Bergera 21 / Iriarte-Sarasa 22

Gaur, asteleheneko partidak
Astelehenean, 20:00etan, Irurtzunen
-Gizonezkoen XXVII. Irurtzungo eta Arakilgo Pilota Txapelketa. Finalerdia:
Seniorrak: Astiz-Peñas / Uribe-Arbizu