Juniorrak: Alberdi bigarrena Tafallan

Guaixe 2019ko ekainaren 13a

Larunbatean juniorren lasterketa jokatu zen Tafallan eta, atzera ere, bigarrena sailkatu zen Aitor Alberdi arbizuarra

Denboraldi honetan podiumaren bigarren kajoira sarritan igotzea tokatu zaio Sakana Group-Aralar taldeko Aitor Alberdi arbizuarrari, aurreko asteburuan azken aldia. Igandean juniorren lasterketa jokatu zen Tafallan, 108 km-ko proba, eta sprintean erabakitako lasterketan Beola taldeko David Lozano gailendu zitzaion Aitor Alberdiri (2:43:20). Lizarte taldean dabilen Jon Gil seigarrena sailkatu zen, 12 segundora, Ihar Astitz (Sakana G.) 13.a sartu zen eta Diego Gonzalo (Q. Albeniz) 14.a, biak 2:35era. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Mikel Lizasoain (Sakana G.) 18.a iritsi zen helmugara, Iker Mintegi (Q. Albeniz) 23.a eta Urko Gorriti (Sakana G.) 28.a.