Trinitatean hitzordua

Guaixe 2019ko eka. 14a, 14:58

Santa Marina ermita inguruan elkartuko dira bi herriak.

Bakaikuarrek eta iturmendiarrek bat eginen dute Urbasa gaineko ermita inguruan igandean

Santa Marina ermita bakaikuarren eta iturmendiarren elkargunea izanen da, atzera ere, domekan.  Trinitate ospakizunarekin hara igoko dira bi herrietatik. Urte bakoitia izanik Iturmendik antolatzen du ospakizuna. 10:00ak aldera piztuko dute mendira igotzeko etxajua. 12:30 aldera ermitan meza izanen da. Eta ondoren trikitilariek alaitutako auzatea izanen da. Burundarrak mahaira 14:30ak aldera eseriko dira. Herrira jaitsi aurretik eta tripa pixka bat jaisteko ermitako plazan dantzaldia izanen da eta 18:00ak aldera herrirako bidean jarriko dira guztiak. Iturmendiarrek 19:00ak aldera San Pedro ermitaren inguruan merendua hartuko dute eta handik herrira iristerako Sergei dj-aren doinuekin dantzaldia izanen da, 20:00etatik 23:00etara.