Sakanakoak txapeldun Agurainen

Guaixe 2019ko eka. 13a, 14:13

Benjaminen Migel Izagirre Futbol 8 Memorialeko kopa irabazi zuen sakandarrez osatutako Sakanakoak taldeak



Asteburuan benjaminen mailako Miguel Izagirre Memoriala izeneko futbol 8 torneoa jokatu da Agurainen. Torneoko txapelduna Ariznabarra taldea izan da eta txapeldunordea Vitoria taldea. Torneoko Kopa, aldiz, Sakanara etorri da, Sakanakoak taldeak irabazi baitu, Lakua Arraga txapeldunordeari gailenduta. Sakanakoak taldea txapelketa honetarako propio sortutako taldea da. ʺAgurain futbol taldearen gonbidapena jaso genuen 2009an jaiotako gaztetxoen torneoan parte hartzeko, eta Sakanan adin horretako taldeek ez dutenez Futbol 8-ra jokatzen, Irurtzun, Irañeta, Altsasu eta Olaztiko zenbait gaztetxorekin Sakanakoak taldea sortu genuen, bertan aritzeko. Taldeak ez du Sakanako klubekin zerikusirik, torneo honetarako propio sortutakoa da. Eta hara, kopa etxera” azaldu digu guraso batek.