Normalean hondakinen edukiontziak itxita egoten dira, eta herritar guztion imajinarioetan barruan dagoenak edukiontzian egon beharko litzatekeenarekin bat egiten du; kolore urdinean papera eta kartoia, berdean beira, berde ilunean errefusa, marroian organikoa eta horian plastikozko eta metalezko ontziak.Baina barrura begiratuta, hara gure sorpresa! Edukiontzi urdinean metalezko eta plastikozko latak aurkitu baititugu. Telesail berri bat egin genezake: Urdina da hori berria.