47 unibertsitate ikasle berri

Guaixe 2019ko eka. 13a, 19:54
Aurreko urte bateko azterketetako bat.

Selektibitatera aurkeztu diren ikasle sakandar guztiek gainditu dute proba

Joan den astean, hiru egunez, azterketak egin eta egin aritu ziren 47 ikasle sakandar. Guztiek ere Batxilergoa despedituta euren ikasketak unibertsitatean segitzeko asmoa zuten. Eta lortu dute, guztiek gainditu baitute unibertsitatean sartzeko proba. Haietatik 42k Altsasu institutuan ikasi dute (40 D ereduan eta 2 A ereduan). Ikastetxe horretako lau ikasle ohi ere aurkeztu ziren eta gainditu egin dute. Baita Iruñeko Biurdana institutuan D eredua ikasten duen Arakil aldeko ikasleak ere. Orain nahi dituzten ikasketetan matrikulatzeko beharrezko nota ote duten begiratu eta izen emateko prozesua dute aurretik.

Nafarroan selektibitatea egiteko 3.066 ikasle matrikulatu ziren, haietatik 107k ez dute gainditu eta beste 17k ez aurkeztea erabaki zuten.