Gorka Izagirrek eta Imanol Erbitik Dauphiné osatzea lortu dute

Guaixe 2019ko eka. 17a, 12:59

Ziordian bizi den gipuzkoarra 18.a sailkatu da eta Hiriberrikoa 89.a

Atzo despeditu zen Dauphiné Criteriuma, astebete luzeko etapak jokatu eta gero. Astana taldeko Jakob Fuglsang daniarra izan da txapelduna (30:44:27), eta Tourrerako hautagaietako bat izango dela erakutsi du, aurten aritu den lasterketa guztietan lehen sei postuetan sailkatu baita. Bere alde lan egin duen Gorka Izagirrek Dauphiné bikaina egin du eta 18.a sailkatu da proba orokorrean, 8:49ra.

Movistar Team taldeko Imanol Erbiti 89.a sailkatu da, 1:19:50era. Hiriberrikoak Nairo Quintana bere liderraren alde lan egin du, eta sailkapen orokorrean 9.a sailkatu da Movistar Team-eko kolonbiarra, 1:24ra.