Konponketa txokoa

Guaixe 2019ko eka. 18a, 10:09
Ziordian eta Lakuntzan izan zen Kafe Konponduko karpa joan den astean. Argazkiak: Sakanako Mankomunitatea.

Kafe Konpondu ekimena gaur Etxarri Aranatzen, bihar Irañetan eta etzi Bakaikun izanen da , 18:00etatik 20:00etara

Garbigunera eraman beharrean hautsitako etxetresna-elektriko hori konpondu daitekeen jakin nahi? Edo baztertuta dagoen altzari horri bigarren bizitza eman nahi? Edo bestelako aparailuren bat konponbiderik baduen jakin nahi? Horretarako guztirako da Kafe Konpondu ekimena, herritarrak eta hainbat ezagutza dituzten pertsonak harremanetan jartzen dituenak. Batuta elkarteak eta Sakanako Mankomunitateko Hondakin bilketako zerbitzuak hiru herrietako biztanleei Kafe Konpondu parte hartzera gonbidatu dituzte, objektuei bigarren bizitza emanez hondakinak sortzen ez direlako eta, gogorarazi dutenez, hondakin onena sortzen ez dena da.



Kafe Konponduren hurrengo hitzorduak honakoak dira: Etxarri Aranazko plazan asteartean, Irañetako frontoian asteazkenean eta Bakaikuko plazan ostegunean. Hiru herrietan 18:00etatik 20:00etara egonen dira. Dohainik da eta aurretik ez da izena eman behar.