Sakana Igeriketa Taldean izena ematea zabalik

Guaixe 2019ko eka. 18a, 13:37

Irailaren 12ra arte eman daiteke izena

Sakana Igeriketa Taldetik azaldu dutenez, taldean izena emateko epea zabalik dago irailaren 12ra arte. Horretarako, interesatuek Whattsap mezua bidali dezakete 644 92 50 22 telefonora edo mezua bidali sakanaigeriketataldea@hotmail.com posta elektronikora. Bertan emango dituzte beharrezko argibide guztiak, Sakana Igeriketa Taldeko informazio guztia, ordutegiak eta beste.