20 sakandar surfean trebatzen

Guaixe 2019ko eka. 20a, 12:04

Sakanako Mankomunitateak surf hastapen ikastaroa antolatu zuen asteburuan Zarautzen

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak surf ikastaroa antolatu du lehenengoz. Surf hastapen ikastaroa asteburuan izan zen, ekainaren 15ean eta 16an, Zarautzen, Zarauzko Moor Surf eskolak eskainia, eta bertara joan etorria egiteko autobusa zegoen. Amaia Gerrikagoitia kirol teknikariak azaldu digunez, 20 pertsonek eman zuten izena ikastaroan eta, horretaz gain, beste hainbat pertsona hurbildu ziren Zarautzera arratsalde pasa ikastaroak antolatutako autobusean. ʺEderki pasatu dugu asteburua. Surfa egiten ere pixka bat ikasi dugu, eta orain nahi duenak bere aldetik jarrai dezake surfean sakontzen” adierazi du Gerrikagoitiak.