Sanjuanak datoz eta hauekin batera herrietako festak. Orkestrak neguko lozorrotik ateratzen dira plazako betiko kantekin, eta epe laburrean prestatu behar izan dituzten irratian eta sareetan momentuko arrakasta lortu duten abestiekin alaitzeko asmoz.
Kikarakada bat hartzen dugun bitartean kalejira bat entzuten dugu eta eszenatokian, musika jotzen, lagun talde bat ikusten dugu, plaza bete nahian, batzuetan erraza ez den arren. Ondoren elkarrekin afaltzera joanen dira gaueko gaupasari aurre egin ahal izateko.
Musika taldea zaletasun amankomun bati esker elkartu, bozgorailuak, mikrofonoak eta kamioi bat erosi eta errepidera, eguneko ogia irabaztera atera den lagun talde bat dela pentsatzen dugu gehienetan. Baina, aspaldi, egoera hau aldatu zela, lagunarteko erlazioaz gain, oraindik ere egon badirela, lan erlazioak dira.
Normalean, talde kide bat edo bi taldearen jabeak dira. Hauek agente komertzialekin harremanak izaten dituzte, errepertorioa aukeratzen dute, musika ekipoa eta kamioia erosten dute eta musikariak kontratatzen dituzte. Musika taldeetan, ohikoena, musikari bakoitzak emanaldi bakoitzeko kobratzea da eta Gizarte-Segurantzan lan egindako egun bakoitzeko altan eta baxan ematea.
Taldekide bakoitzaren soldata betetzen duen lanaren arabera aldatzen da. Soilik musika jotzen duten taldekideak daude, eta musika jotzeaz gain argi eta soinu ekipoaren muntaia eta desmuntaian laguntzen dutenak ere, eta honengatik plus bat kobratzen dute. Kasu hauetan entseguak eta taldea promozionatzeko egiten diren grabazioak ez dira ordainduak izaten, hortaz, urtean badira euren nominetan islatzen ez diren dedikazio orduak.
Orkestra handietan aritzen diren musikariek hilean nomina bat kobratzen dute, emanaldiak izan ala ez, eta hauen kasuan bai entsegu eta promoziorako lan orduak ordaintzen direla. Orkestra mota hauek, askotan, ez dira taldekideen jabegokoak. Agente komertziala bera izan daiteke jabea, edota edozein enpresari, beste edozein enpresa bezala kudeatzen duena.
Musika talde bat sorten denean, kontu hauek ez dira beti kontuan hartzen. Horregatik, kasu batzuetan, zenbait lagunen artean osatzen da musika taldea eta garatzen joaten den heinean, kudeaketa maila handitzen denean, taldekideek bertan erabakitzen dute batek lidergoa hartzea eta besteak langileak izatea, elkarte bat osatuz.
Baina edozein modutan, garrantzitsuena, plaza betetzea da, batzuetan erraza ez den arren.