Gaur 17:54etan iritsiko da uda ipar polora, baina sanjuanetako suak piztu aurretik ikus ditzakegu gurean urtaro argitsuena datorrela iragartzen duten ikurrak. Garia urre kolorerantz doa eta han hemenka aurki ditzakegu kataliñe, kattalingorri edo marigorriak.Gaurtik aurrera eguraldiari gehiago erreparatuko diogu, eta Lakuntzan egiten den bezala, kattalingorriri galdetuko diogu euria edo eguzkia datorren.