Nafarroako Zerga Ogasunak aurtengo zordunen zerrenda argitaratu du. Bertan 120.000 eurotik gorako zorrak (etenda edo geroratuta ez daudenak) dituzten pertsonak eta enpresak zerrendan sartu dituzte. Guztira 624 zergapeko daude, oro har, 302,6 milioi euro zor dituztenak 2018ko abenduaren 31n. Zerrendan hamar sakandar daude, zerrendako zordunen % 1,6 dira eta Ogasunari guztira 3.214.637,55 zor dizkiote, zor guztiaren % 1. Lau zordun handi sakandarren kasuan zor dutena ez da azken urtean aldatu. Bosten zorra handitu egin da eta batek bere zorra 190.000 eurotan murriztu du.
Industriako zordun handi sakandarren artean hiru enpresa itxita daude eta bestea auzibidean dago. Ostalaritzako hiru zordunetatik bakarrak segitzen zerbitzua eskaintzen. Eraikuntza sektoreko bi enpresa zordunetako bat krisiarekin itxi zen eta bestea da zorra murriztu duena. Merkataritza arloko enpresak ateak zabalik ditu eta bere zorra pixka bat hazi da.