Adonak 18 odol-emaileri aitortza egin die

Guaixe 2019ko eka. 23a, 12:33
Omendu guztiak agintariekin batera.

Batek 150 alditan odola emateagatik, bik 100 emate egiteagatik eta gainontzeko 15ak 50 emateetara iristeagatik.

Nafarroako Odol-emaileen Elkarteak, Adonak, Odola Ematearen Mundu Eguna ospatu zuen igandean. Odol segurua guztiondako lelopean ospatu da aurten eguna. Adona elkarteak aukera baliatu zuen gogorarazteko odol ematea, bere tratamendua, banaketa eta transfusioa oinarrizkoak direla gu guztion osasuna mantentzeko; “beraz odolaren eta odolaren osagaien emateen beharra etengabea eta ziurra da”. Adonatik aitortu zutenez, “gizarte oso zorionekoak gara gure osasun sistema publikoa delako eta nahikoa teknika, ekonomia eta giza-baliabide dituelako gutako edozeinen osasuna hobetu eta bizitza salbatzeko”.

Ekitaldian hainbat nafar ezagunek euren jarduna eta odol-ematea alderatu zuten. Bideoan agertu zenetako bat Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurra Fernandez etxarriarra zegoen. Gainera, Adonako herrietako ordezkarien zereginari ere erreparatu zioten ekitaldian. Azkenik, aitortzen txanda iritsi ziren eta 200 domina banatu zituzten, haietako 18 sakandarrendako izan ziren (% 9, sakandarrak Nafarroako populazioaren % 3,11 izanik).

Aitortzak
Urrezko domina hirukoitza (150 emate)
Izen-abizenak         Herria
Luis Sarasola          Irurtzun


Urrezko domina bikoitza (100 emate)
Izen-abizenak         Herria
Manuel Azurmendi     Irurtzun
Pilar Sanchez             Irurtzun


Urrezko domina (50 emate)
Izen-abizenak         Herria
Mikel Ollo Gorriti      Irurtzun
Manuel A. Viso        Irurtzun

Puri Garziandia        Lakuntza

Jose M. Mauleon     Etxarri Aranatz

Javier Ziordia          Bakaiku

Alicia Zabala          Urdiain

Maria Josefa Askargorta    Altsasu
Tomas Ezeolaza        Altsasu
Isabel Maldonado    Altsasu
Kati Mayor                Altsasu
Juan Troyano            Altsasu

Jose Maria Arguelles      Olatzagutia
Rosa Maria Ganuza        Olatzagutia
Pedro Mari Gonzalez      Olatzagutia
J. Antonio Gurmindo       Olatzagutia
            

Odol-emaile egiteko
Adonaren autobusa herriz herri ibiltzen da. Hura herrian ikustean osasun etxera edo kontsultategira sartu beharra dute odol-emaile izan nahi dutenak. Erizainak eta medikuak datuak eskatu eta aholkuak emanen dizkiote. Auto-hemotekaren hurrengo bisita Altsasura izanen da agorrilaren 27tik 30era. Bestela, interesa duenak Nafarroako Odol eta Ehun bakutik pasa daiteke, Nafarroako Ospitale Guneko larrialdien eraikinen parean dagoen etxetik hain zuzen ere.