Helburua hainbat lanbideren ezagutza eta formakuntzaren inguruan hausnartzea izan da. Izan ere, 3. eta 4. DBHko ikasleak erabaki garrantzitsuak hartzeko unean daude ibilbide akademikoari dagokionez.
Eskuzabalik hartu dituzte ikasleak lantoki guztietan; Guaixe, Etxegabeen aterpea, Aita Barandiaran adinduen egoitza, Sakanako Mankomunitatea eta Cocinas Lacunza izan dira ateak ireki dituztenak. Lanbide horien oinarrian pertsonak daudela nabarmendu dute guztiek, beti hobetzeko ahaleginean, etengabeko berrikuntza eta formakuntzan.
Lanpostu bakoitzean duten formakuntza akademiko eta profesionala azaldu diete, eta ikasketa ibilbide bakoitzak irekitzen dituen ateak zehaztu. Denek azpimarratu dute norbanakoaren interesek eta motibazioak lanean asko eragiten dutela. Eta lanean, ikasketetan bezala, talde lana ezinbestekoa dela adierazi dute.