Kadeteak: Hugo Aznar laugarrena Urretxun

Guaixe 2019ko eka. 25a, 12:15
Hugo Aznar eta Sakana Group-Aralarkoak, Murietako lasterketan.

Igandean jokatutako Mendijur Omenezko Proban 14 txirrindulari iritsi ziren batera helmugara; tartean zeuden Hugo Aznar, Mikel Uncilla eta Martxel Etxeberria

Igandean kadeteen mailako Mendijur Omenezko Proba jokatu zen Urretxun (58 km). Lasterketan mugimendu asko izan ziren eta, azkenean, 14 txirrindulariz osatutako tropela iritsi zen batera Urretxuko helmugara. Bazpi taldeko Haimar Etxeberria gailendu zen (1:30:16), Ulma taldeko Aimar Erostarberen eta Bazpiko Beñat Carbayedaren aurretik. Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko Hugo Aznar laugarrena sartu zen, eta bere taldekide Mikel Uncilla seigarrena. Aralarko Sakana Group taldeko Martxel Etxeberria 14.a sailkatu zen. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Oihan Etxeberria (Q. Albeniz) 30.a izan zen, Jon Chamorro (Q. Albeniz) 47.a eta Aimar Tadeo (Sakana G.) 75.a.