Ramirez de Alda eta Maiza, ikusgarri Camille-Extremen

Guaixe 2019ko eka. 25a, 14:28

560 korrikalariren artean, Haizea Ramirez de Alda emakumezkoetan laugarrena sailkatu zen eta Joxeja Maiza gizonezkoetan 12.a. Ander Unzurrunzaga Iurrebaso 16.a izan zen, probako lehen beteranoa. Irabazleak Lakuntza-Aralar mendi lasterketako irabazleak izan ziren, Xabier Zarranz eta Enara Oronoz

Sakandarrak Camille Extremen (31,6 km)
Gizonak
1.Xabier Zarranz    3:09:39
12.Joxeja Maiza    3:32:41
59.Ander Unzurrunzaga Ganboa 4:05:13
155.Ibai Arrese    4:43:36
158.Unai Razkin    4:44:16
162.Patxi Rubio    4:45:36

Emakumeak
1.Enara Oronoz    3:58:55
4.Haizea R. De Alda  4:44:16
5.Aran Larrañaga    4:45:37

Beteranoak
1.Ander Unzurrunzaga Iurrebaso 3:36:01
31.Santi Galarza    4:37:52

*Sailkapenean ez da korrikalarien jaioterria aipatzen eta gerta daiteke sakandarren bat zerrenda honetan ez agertzea. David Mutiloak, Arkaitz Munarrizek, Aritz Ganboak eta Maite Zabaletak ezin izan zuten proba bukatu.

Sakandarrak Canelle Trailean (13 km)
Gizonak
1.Julen Olaizola    1:15:05
26.Julen Flores    1:47:32

Emakumeak
1.Sara Ugarte    1:33:35

Igandean jokatu zen Camille Extreme lasterketa ikusgarria, Izaban. Guztira 560 korrikalarik hartu zuten parte 31,6 km eta 2.044 metroko desnibel positiboa zuen proba ikusgarrian. Tartean, 2.047 metroko Ezkaurre gainditu behar izan zuten korrikalariek.

Korrikalarien etsaietako bat beroa izan zen. Gorputza hidratatzen nahikoa lan izan zuten. Duela gutxi Lakuntza-Aralar irabazi zuen Xabier Zarranz ikusgarri aritu zen eta berak irabazi zuen proba nagusitasun osoz (3:09:39), Iñaki Mihura bigarrenari 4 minutu pasa ateraz (3:13:42). Lehen sakandarra Joxeja Maiza etxarriarra izan zen, helmugan 12.a (3:32:41), eta probako lehen beteranoa Ander Unzurrunzaga etxarriarra izan zen (3:36:01), helmugan 16.a.

Emakumezkoetan duela aste pare bat Lakuntza-Aralar mendi lasterketa irabazi zuen Enara Oronoz gailendu zen (3:58:55), hau ere alde handiarekin. 16 minutu atera zizkion Sonia Lopezi (4:14:37). Haizea Ramirez de Alda altsasuarra bikain aritu zen eta laugarrena iritsi zen (4:44:16), eta Aran Larrañaga uhartearra 5.a (4:45:37).

Canellen Flores 26.a
Camille Extremerekin batera, 13 km eta 1.000 metroko desnibel positiboa zuen Canelle Traila jokatu zen. Proba laburrago honetan 110 korrikalari lehiatu ziren eta Julen Olaizola (1:15:05) eta Sara Ugarte (1:33:35) izan ziren azkarrenak. Julen Flores lakuntzarra 26.a iritsi zen, ordu erdi pasara (1:47:32). Kadeteetan Oier Larrañaga (1:17:59) gailendu zen, juniorretan Eki Imaz (1:15:11) eta Maite Nagore (2:27:58) eta beteranoetan Imanol Armendariz (1:31:53) eta Maite Ares (1:50:53).