Maravillasko auzipetuen aldeko zozketa

Guaixe 2019ko eka. 26a, 14:55
Auzipetuei babesa azaltzeko eta auzia salatzeko egindako manifestazioa.

Etor daitezkeen isunei aurre egiteko dirua biltzeko ekimenetako bat da zozketa.

Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas gaztetxearen agorrilaren 17ko husteagatik epaiketa Iruñeko 4. zenbakidun Instrukzio Epaitegian eginen da udazkenean. 22 pertsona daude auzipetuta eta haietako lau sakandarrak dira. Guztiei Iruñeko Nabarreria auzoan dagoen Rozalejo Markesaren Jauregiaren okupazioagatik eraikinaren usurpazio delitu arina leporatzen diete. Zigortuak balira 600 eta 1.800 euro arteko isunei aurre egin beharko liekete. Nafarroako Gobernuak erantzukizun zibila leporatzea eskatu du. 1.000 euroko isuna litzatekeena 3.000koa bihurtu daiteke. Guztiena batuta 74.000 eurokoa litzateke.

Sakanako auzipetuei babesa azaltzeko eta isun posibleei aurre egiteko hainbat ekimen antolatu dira. Baita zozketa ere. Txartelak saldu dituzte eta 15 sari banatu dituzte. Saritutako txartela duenak 665 055 018 telefonora hots egin dezake garilak 15era arte.

Zenbaki sarituak  
77    Kosmetika naturala (desodorante, xaboia) eta Embajada taldearen kamixeta.
123     Kosmetika naturala (aurpegirako krema, xaboia)    
180    Kosmetika naturala (B. Tigre, xaboia)
240     Tatto txartela.
311     Kosmetika naturala (kalendula+xaboia).
455     Sasi partxea+patxaran.
481    Nafarroa 1512 taldearen kamixeta eta CD.
515     Alerta Gorria taldearen kamixeta eta CD.
594    Arbizuko Gazte Asanbladaren kamixeta eta patxarana.
663    Sasi kamixeta eta patxarana.
702     Larruzko kartera eta Lakuntzako Biltokiko kamixeta.
712     Nafarroa 1512 taldearen diskoa eta Osparen kamixeta.
820     Osparen kamixeta eta larruzko kartera.
40    Lakuntzako Biltokiko kamixeta eta osparena.  
911    Kosmetika naturala.