Droga eta mendekotasunen prebentziorako programetarako diru-laguntzak

Guaixe 2019ko uzt. 3a, 09:44
Lakuntzako plaza.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen hiru mankomunitateek guztira 62.816 euro jaso dituzte.

Osasun Departamentuak 895.617 euro bideratu ditu 66 toki eta gizarte entitateren sustantzia zein sustantzia gabeko menpekotasunen prebentziorako ekintzak eta programak finantzatzeko. 2018-2023 Nafarroako Mendekotasun eta Drogen Prebentziorako III. Planeko ekintza nagusien barruan jasota daude laguntza horiek, aitortzen baitu garrantzitsua dela toki entitateei babesa ematea eta tokiko komunitateek sarean lan egitea. Mendekotasunen prebentziorako Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 27.942 euro jaso ditu, Etxarri Aranatz aldekoak 8.439 euro eta Burunda mendebaldekoak 26.435 euro.