Titin, Bergera, Elizalde eta Beroiz Urdiainen

Guaixe 2019ko eka. 27a, 16:13

Urdiaingo Udalak ostiralean 21:00etan antolatutako pilota jaialdian, lehenik eta behin emakumezkoen partida egonen da eta, ondoren, Garfeko izarren arteko partida

Urdiaingo San Pedroak larunbatean hasiko da, baina bezperan, ostiralean, giroan sartzeko pilota jaialdia antolatu du Urdiaingo Udalak, Garfe enpresaren laguntzarekin.

Lehenik eta behin emakumezkoen pilota partida izango da. Emakumezkoak sendo hasi dira pilotaren munduan, eta binakako partida polita eskaintzeko asmoz aterako dira Urdiaingo pilotalekura Arrate-Nora eta Leire-Naroa.

Ondoren Garfeko pilotari profesionalen txanda izango da. Titin III.arekin osatuko du bikoa Iosu Bergera arruazuarrak, Elizalderen eta Beroizen kontra jokatzeko. Bi atzelari indartsuren arteko lehia eta bi aurrelari bizien arteko borroka aurreko koadroetan. Festa bezpera ongi pasatzeko aukera bikaina.