Irabazi hidroterapia zirkuitu bat, toki komunikabideei buruzko galderei erantzunez

Guaixe 2019ko uzt. 1a, 09:42

Nola du izena Tolosaldeko tokiko telebistak? Nongo toki komunikabidea da “Hiruka”? Zenbat edizio ditu Ttap aldizkari digitalak?

Toki komunikabideak ondo ezagutzea saria du! Aste honetan, Ttap aldizkaria da Egunean Behin jokoaren babeslea, eta hori dela eta, Ttapi berari zein toki komunikabideei eta Euskal Herriko pertsonaia famatuei buruzko galderak erantzun beharko dira astean zehar.

Egunean Behin Android zein iOS mugikorretarako joko bat da. Egunero-egunero, 10 galderako sorta bati erantzun behar zaio eta, astea amaitzean, puntuaziorik altuena duenak saria irabazten du. Puntuazio hori emandako erantzun zuzenen eta erantzuteko behar izandako denboraren araberakoa izaten da.

Aste honetan, saria bi lagunentzako hidroterapia zirkuitua da, udako oporrak lasai-lasai hasteko. Saria Ttap aldizkariak ematen du. Ttap Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat hedabideren artean sortutako aldizkari digitala da, gailu mugikorretik irakurri, ikusi, ukitu eta entzuteko pentsatutakoa.

Oraindik ezaguten ez badituzue, deskargatu oraintxe aplikazio biak eta gozatu! Euskarazko entretenimendu digitalaren erakusgarri bikainak dira biak ere!