Parlamentuak deitoratu egin du lan-istripuan izandako heriotza

Guaixe 2019ko uzt. 1a, 13:17

Familiari eta hurbilekoei babesa eta elkartasuna adierazi die.

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak Arbizuko Lakber enpresan izandako lan istripuaren ondorioz hil zen langilearen heriotza deitoratu du. Joan den asteartean hildakoaren familiari eta hurbilekoei babesa eta elkartasuna adierazi die batzordeak. Aldi berean, Bozeramaileen Batzordeak gaineratu dutenez, “lan-istripuak saihesteko prebentzioan aritzen diren agente guztien elkarlana ezinbestekotzat jotzen dugu”. Erakunde adierazpena aho batez onartu dute.