Erorikoaren ondoren, parapentelaria larri

Guaixe 2019ko uzt. 1a, 13:49
Parapentelari bat.

Aralarko santutegi ondoan izan zen ezbeharra larunbatean.

Altsasuko 42 urteko parapentelariak istripua izan zuen larunbatean, 16:00ak aldera. Aralarko santutegi inguruan hegan hasi zen, baina Uharteko pista eta Baraibarreko errepidea gurutzatzen diren inguruan erori zen parapentelaria. Erorikoaren ondorioz gizonezkoak aldakan hautsi, besaurrean zauria eta buruan kolpea handia hartu zuen. Medikuak zainduta, helikopteroz Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten zauritua, larri, baina arriskutik kanpo.