Digitalizaziorako ekosistema sortzeko oinarriak jartzen

Guaixe 2019ko uzt. 1a, 21:03

Dinabide eraldaketa digitalerako Sakanako espazioa da eta Inasa zeneko bulego eraikinean dago. Eraldaketa digitalaren esparruan ekintzailetza eta enpresa-garapena bulkatzeko Dinabidek  kolaboratzaile sarea zabaldu du gaur.

Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroak (CEIN), Nafarroako Garapen Sozietatea (Sodena), Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartea (ANEL) eta Cederna-Garalurrek hitzarmena sinatu dute Sakanako Garapen Agentziarekin. Aintzane Iriberri Berrostegieta energia eta Industria arduradunak eman dizkigu azalpenak.