Nafarroa, Espainiako Eskola Adineko Txapelketako txapelduna

Guaixe 2019ko uzt. 3a, 11:30

Nafarroako Pilota Selekzioak irabazi du asteburuan Valladoliden jokatutako Espainiako Eskola Adineko Txapelketa. Tartean Udane Vergara, Xabi Lakuntza eta Azpiroz

Nafarroako Euskal Pilotako Selekzioa Valladoliden izan da asteburuan, Iscarren eta Pedrajas de San Estebanan, Espainiako Eskola Adineko Txapelketan parte hartzen. 36 metroko frontoian jokatu da txapelketa, hainbat modalitateetan. Udane Vergara pilotari altsasuarrak, Xabi Lakuntza arbizuarrak eta Azpiroz irurtzundarrak. Udane Vergarak Oskozekin eta Ruiz de Larramendirekin osatu zuen emakumezkoen Binakako kadeteen taldea, eta txandakatuz aritu ziren. Xabi Lakuntza haurren mailako Binakakoan aritu zen eta Azpiroz kadeteen Binakakoan.

Primerako lana egin dute Nafarroako selekziokoek. Sakandarrak aritutako txapelketetako finaletan, Binakako haurren mailako finalean Nafarroak (Sanchez eta Xabi Lakuntza) 2 joko eta 0 irabazi zion Errioxari (Campo eta Garcia), lehen jokoan 8 eta 3 eta bigarrenean 8 eta 3 irabazita. Kadeteen mailako emakumezkoen binakakoan Nafarroak (Oskoz eta Ruiz de Larramendi) 2 eta 0 irabazi zion Kataluniari (Salat eta Garcia) lehen jokoan 10 eta 5 eta bigarrenean 10 eta 3 gailenduta. Eta kadeteen Binakakoan, Nafarroak (Azpiroz eta Maiza) 2 eta 1 hartu zuen mendean Errioxa (lara eta Loza). Lehen jokoa Nafarroak irabazi zuen, 10 eta 9, bigarrena Errioxak, 3 eta 10, eta berdinketa hausteko hirugarren jokoa Nafarroak, 5 eta 4). Beraz, Espainiako txapeldunak dira gure hiru pilotariak. Eta Nafarroako selekzioa izan da Espainiako Eskola Adineko Txapelketako txapeldun absolutua.


Udane Vergara Emakume Master Cup San Fermin Torneoan
Asteburu honetan Emakume Master Cup San Fermin Torneoko finalerdiak jokatuko dira Lizarran. 18 urtez azpiko finalerdiak eta nagusien mailako finalerdiak dira jokoan daudenak. 18 urtez azpiko finalerdietan, Udane Vergara altsasuarrak Garazi Lasarekin osatuko du bikotea, Eider Salbide eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra jokatzeko. Irabazleak uztailaren 18an goizeko 11:30etik aurrera Labriten jokatuko diren finalak jokatzeko sailkatuko dira (ETB1).