Jarduneko Nafarroako Gobernuak 2019ko Ikerketa eta Garapenerako (I+G) 144 enpresa eta entitateren 133 proiektuetarako 10,8 milioi euro banatu ditu. I+Grako diru hori erdibana atera da foru administraziotik eta Europako 2014-2020 Feder programaren Eskualde Garapenerako Europako Funtsetik. Lagundutako proiektuak aurten eta hurrengo bi urteetan garatuko dira, horregatik, hiru urtetan banatuko da jasotzen dute diru-laguntza.
Sakanako enpresei dagokienez, Irurtzungo Albaikide SA enpresak enbrioi-transferentzia tekniken bidez protokolo berri bat garatuko du. Haren bidez bero-estresa duten behien ugalkortasuna handitu nahi da, baita erditu ondoren ugalkortasun txikia duten behiena handitu ere.
Lakuntzako Lacunza Kalor Group SAL enpresak pizte automatikoko estufa misto berria garatu nahi du. Egurra eta pelleta erregai izanen du, telefono mugikorreko aplikazio bidez urrutiko kontrola du eta autonomia, eraginkortasun eta segurtasun gorena izanen duena. Altsasuko Tratamientos Algoi SL enpresak tamaina handiko kamioiendako motor bloke berriak garatuko ditu. Motor berri horiek bat datozen perdoiak ditu eta barruko azaleko garbiketa gaitasun handia du.
Azkenik, Lakuntzako Aceros Moldeados de Lacunza SA (AML) Aridos Reciclados de Navarra SL enpresarekin batera proiektua garatuko du. Fundizioko moldeak egiteko erabilitako harea-hondakinari balioa emateko proiektua aurkeztu dute bien artean. Guztira 83.094,56 euro jasoko dute biek hurrengo hiru urteetan.
Ikerketa eta Garapena proiektuetarako laguntzak jaso duten Sakanako enpresak | ||||
Enpresa | Diru-laguntza | 2019 | 2020 | 2021 |
Albaikide | 65.702,38 | 23.047,92 | 32.851,19 | 9.803,27 |
Lacunza Kalor Group | 28.145,71 | 9.042,65 | 14.072,86 | 5.030,20 |
Tratamientos Algoi | 17.145,18 | 6.083,76 | 8.572,59 | 2.488,83 |
AML | 39.252,53 | 10.954,71 | 19.626,27 | 8.671,55 |
Guztira: | 150.245,80 | 49.129,04 | 75.122,91 | 25.993,85 |