Nafarroako Herrien Arteko Txapelketako finalak jokatuko dira Labriten

Guaixe 2019ko uzt. 5a, 10:30
Argazkia: Unai Beroiz (Diario de Noticias).

Doneztebek (Erreka) eta Iruñeak (Oberena) jokatuko dute finala gaur, 16:30ean, Iruñeko Labriten. Doneztebe taldean Jon Gorritik hartuko du parte, seniorretan, eta Oberenan Ganboak, jubeniletan

Doneztebeko Erreka taldeak eta Iruñeko Oberena klubak jokatuko dute, gaur, Nafarroako Herrien Arteko Txapelketako final handia. Jaialdia 16:30ean hasiko da, Labriten. Txapelketa hau afizionatuen mailako txapelketarik ezagunetakoa da eta azken urtetan, 2016tik, Erreka eta Oberena klubak sailkatu izan dira finalerako, euren herri eta hiriak ordezkatuta. Bi klubek talde oso sendoak osatu dituzte txapelketarako eta final oso estua aurreikusten da.

Tartean bi pilotari sakandar egongo dira. Doneztebeko Erreka klubean urteak daramatza Jon Gorriti uhartearrak. Senior mailan lehiatuko da, Iker Salaberriarekin batera. Final oso estua izango dela aurreikusten dute biek. Eta Oberenako klubean Ganboa arbizuarra dabil, juniorren mailan. Oskoz izango du bikote Arbizukoak.

Nafarroako Herrien Arteko Txapelketako finalak
Doneztebe (Erreka) / Oberena (Iruñea)
Kimuak: Salaberria-Salaberria (Doneztebe) / Rekalde-Crespo (Oberena)
Haurrak: Mikelarena-Telletxea (Doneztebe) / Sarasibar-Sanchez (Oberena)
Jubenilak: Agirre-Loiarte (Doneztebe) / Oskoz-Ganboa (Oberena)
Seniorrak: Salaberria-Gorriti (Doneztebe) / Mata-Irurita (Oberena)