Futbol campusa baino askoz ere gehiago

Guaixe 2019ko uzt. 5a, 12:54

Uharte Arakilgo futbol zelaian gauzatzen ari da Sakanako Mankomunitateak aurten antolatutako Sakanako futbol Campusa. Aste honetan 39 neska-mutiko ari dira trebatzen eta hurrengo astean 13 mutil. Futbol jokalarien bisitak dituzte eta Athleticeko San Mames Barriara txangoa egingo dute

Uharte Arakilgo igerilekuen albo-alboan dagoen futbol zelaiak hartu du aurten Sakanako Mankomunitateak hainbat entitateren laguntzarekin antolatutako Sakanako Futbol Campusa.  Toki paregabea da, ondoan igerilekuak, parkea, merenderoa eta Beriain dituelako. ʺOso gustura gaude, tokia primerakoa da. Aste honetan 2007-2009 urteen artean jaiotako 33 mutil eta 6 neska dabiltza futbolean trebatzen, eta eguraldiak uzten badu, bukaeran bainua hartzen dugu igerilekuetanʺ adierazi digu Iokin Lobo Yeregi monitoreak. Berarekin batera Maalen Beraza Etxarri eta Tasio Merchan Fernandez monitoreak dabiltza 39 neska-mutikoekin futbolean murgiltzen. Hurrengo astean nagusiagoak trebatuko dira Sakanako Futbol Campusean, 2004-2006 urteetan jaiotako 13 mutil.

Sakanako Futbol Campusean, guztia ez da futbolean jokatzea eta entrenatzea. Asteartean Errealeko Itxaso Uriarte jokalariaren bisita izan zuten, eta denetariko galderak egiteko aukera izan zuten neska-mutikoek. Berarekin ere entrenatzen aritu ziren. Eta gaur, ostiralean, Athleticeko jokalari Ane Azkona irintarra hurbilduko da Uharte Arakilgo futbol zelaira.

Horretaz gain, atzo, ostegunean, Sakanako futbol campuseko bi txandatako neska-mutikoek txangoa egin zuten Bilbora. Eguerdian Athleticen museoa bisitatu zuten eta San Mames Barrian tourra egin zuten, eta bukatzean, Getxo joan ziren Ereaga hondartzan egun pasa egitera. Hondartzan bapo egon ondoren, autobusa hartu eta 20:15ak inguruan iritsi ziren Sakanara.

Lehen txandako partaideak
Xabat Arraiza Echarri. Asier Razkin Andueza, Eneko Razkin Andueza, Ramon Romero Azpiroz, Manex Zubeldia Lopetegi, Alain Razkin Andueza, Aitor Aldunate Andueza, Julen Ruiz de Erentxun Ganboa, Ekain Ruiz de Erentxun Ganboa, Euken Goñi Andueza, Odei Silva Nuñez, Beñat Andueza Etxaiz, Eñaut Gastesi Serrano, Alejandro Lopez Perez de Albeniz, Aitor Lizarraga Barriga, Egoi Borrega Martiarena, Rafa Astibia Merchan, Aimar Iraurgi Marcos, Beñat Etxeberria Martin. Asier Goya Akkedane, Urko Oiarbide Erdozia, Luka Tomé Lanchares, Aimar Gastaminza Garmendia, Izei Martinez de Lagran Rodriguez, Mikel Lanzas De Andres, Mikel Zelaia Uharte, Amets Satrustegi Bakaikoa, Liher Ollo Montosa, Jon Claver Zubieta, Oier Olaberria Goikoetxea, Enaitz Martiarena Valencia, Marco Flores Agirre, Asier Flores Agirre, Maite Somocurcio Perez, Lucia Andueza Zornoza, Nora Arza Zornoza, Mara Benitez Olaberria, Izaro Ducar Gerrikagoitia eta Ane Campo Flores.