Haurrak Aralarko aingeruari aurkezteko eguna prestatzen

Aurkezpena garilaren 21ean, igandean, 12:30ean eginen den mezan izanen da, Aralarko santutegian.

Iruñeko festen ondorengo igandeak esanahi berezia du Aralarko santutegian: 16. aldiz, Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak Aingeruari Haurren Aurkezpena antolatu du. Ekimen horren bidez kofradiak segida eman nahi dio familiek Aralarko santutegiarekin duten lotura bereziari, izan ere, garai batean ahal bazen santutegian haurrak bataiatzeko aukera bazegoen ere, gaur egun ezin da.

Aralarko aingeruari etxeko txikiak aurkezten dizkioten familiek haurraren izen-abizena duen pergaminoa jasoko du. Idatzian Mikel goiangeruaren lagun direla aitortzen da eta haren bizi guztirako babesa eskatzen da. Pergaminoa garilaren 21ean bertan jaso nahi dutenek lehenbailehen izena ematea komeni da. Horretarako, santutegiko sakristian dauden esku-orriak bete behar dira. Bestela, 609 406 780 telefonora hots egin edo basanoa.josemari@gmail.com e-postara idatzi. Izena eman gabe, egunean bertan doazenek bi aste geroago jasoko dute idatzia, agorrilean.