Andra Mari eta Iñigo Aritzakoak Trontza Txapelketan eta proba konbinatuan

Guaixe 2019ko uzt. 9a, 15:00

Bihar, asteazkenean, 12:00etatik aurrera, San Fermin Herri Kirol Jaialdien barruan, Foru Plazan

Bihar, uztailaren 10ean, asteazkenean, Iruñeko Foru plazan jokatuko diren herri kirol txapelketen artean Nafarroako Kadete Mailako Trontza Txapelketa jokatuko da. Sei bikote lehiatuko dira, horietatik hiru sakandarrak: Iñigo Aritza ikastolako Inar Olabide eta Adur Irigoien, eta Andra Mari ikastolako Pello Altzelai-Oinatz Carreño eta Urtzi Galartza-Adur Lizarraga. Haiekin batera Iraitz Iturralde eta Jon Irigoien (Basaburua-Baztan), Manex Saralegi eta Oier Goñi (Araxes) eta Leire Olano eta Eneko Rekalde (Araxes) ariko dira. Etzanda jarritako metroko enborrari 10 epai edo mozte egin behar dizkiote eta bikote irabazlea izango da Nafarroako kadeteen mailako txapelduna.
Ondoren, kimuen mailako herri kirol proba konbinatuaren erakustaldia egingo dute Andra Mari ikastolak, Berriozarrek, Araxesek eta Igantzik.