Euskara ikasleendako diru-laguntza eskatzeko garaia da

Guaixe 2019ko uzt. 14a, 12:45
AEKren Itsasi euskaltegitik ateratzen.

Euskaltegian edo barnetegian aritu direnek Sakanako Mankomunitateari aurkeztu diezaiokete eskaera hilaren akaberara arte.

Aurreko ikasturtean euskaltegi edo barnetegi batean euskara ikasten aritu diren sakandarrak diru-laguntza eskatzeko aukera dute. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak 2018ko garilaren 1etik 2019ko garagarrilaren 30era arte egindako ikastaroen matrikuletarako emanen ditu laguntzak, baina ez kilometraje gastuetarako. Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegietakoak eta baliabide informatikoen bidez eginikoak. Diru-laguntzatik kanpo geldituko dira lagunduko ikastaro teknikoak eta C1etik gorakoak ere. Eskaerak aurkezteko epea hilaren 31n despedituko da. Eskabideak eta dagokion dokumentazioa ibarreko erakundeak Lakuntzan duen egoitzan aurkeztu beharko dira.