Sakanako biztanleriaren % 7 inguru, 1.300 bat sakandar, ibarrean dauden 15 kontzejuetako batean bizi da. Ibarreko 15 kontzeju horietatik hamahirutan presidenteak gizonezkoak dira (% 86,33) eta bitan emakumezkoak (% 13,33a). Udalen atzeko proportzioa da, Sakanako 15 alkateetatik 3 baitira emakumezkoak. Kontzejuetan guztira 54 hautetsi aukeratu zituzten herritarrek. Haietatik 45 (% 83,33) gizonezkoak dira eta gainontzeko 9 (% 16,66a) emakumezkoak. Hauteskundeek 13 udal berritzea ekarri zuten, guztiak Irañeta eta Iturmendi salbu. Guztira 109 hautetsi izan ziren aukeratuta: 66 gizonezko (% 60,55) eta 43 emakumezko (% 39,45a). Beraz, kontzejuetan emakumezkoen presentzia udaletan baino askoz txikiagoa da.