Futbol campusa akabo

Guaixe 2019ko uzt. 11a, 16:17

Sakanako Futbol Campuseko bigarren txandan 13 mutil trebatu dira, Uharte Arakilgo futbol zelaian. Futbolean aritzeaz gain, mendira irteerak eta igerilekuetan bainua hartzeko aukera izan dute

Aurreko astean 33 mutil eta 6 neska trebatu ziren futbolean Sakanako Mankomuniteak hainbat entitateren laguntzarekin antolatutako Sakanako Futbol Campusean. Uharte Arakilgo futbol zelaiak hartu du aurtengo futbol campusa, eta haren inguruko parkeak, merenderoak eta igerilekuek ere. Iokin Lobo, Maalen Beraza eta Tasio Merchan monitore zituztela, futbol trebakuntza egin zuten eta Errealeko Itxaso Uriarte eta Athleticeko Ane Azkona jokalarien bisita jaso zuten 2007-2009 urte artean jaiotako neska mutikoek, eta Bilbora txangoa egin zuten, San Mames Barria ezagutzeko. Txango horretara, aste honetan Sakanako Futbol Campuseko 2. txandan trebatzen ari diren 2004-2206 urteetan jaiotako 13 mutil gehitu zitzaizkien.

Aurreko astean Bilboko txangoa egin zutenez, aste honetan Beriain alderantz mendi txangoa egin zuten futbol campusekoek, eta bikain pasa dute. Iokin Lobo eta Oier Gastesi aritu dira monitore lanetan.

Bigarren txandako partaideak
Aimar Apaolaza, Eneko Galan Moreno, Eneko Guajardo Asurabarrena, Gaizka Sukia Agirre, Iraitz Larrañaga Vicente, Ekaitz Perez Martin, Egoi Lakuntza Zelaia, Oier Flores Marcos, Eneko Iraurgi Marcos, Jon Lopez de Goikoetxea, Eneko Lopez Lizarraga, Chej Hasdala Sadig eta Gorka Senar Rekalde.