Jon Irañeta Nafarroako Harrijasotze Txapelketan

Guaixe 2019ko uzt. 12a, 11:30
Argazkia: Artxiboa.

Larunbatean, 12:00etatik aurrera, Iruñeko Foru plazan, San Fermin Herri Kirol Jaialdien barruan

Bihar, uztailaren 13an, larunbatarekin, Nafarroako Harrijasotze Txapelketa jokatuko da eguerditik aurrera Iruñeko Foru plazan, San Fermin Herri Kirol Jaialdien barruan. Lau harrijasotzailek hartuko dute parte, tartean Mikel Lasarteren aginduetara Sakanako Harrijasotze Eskolan trebatzen den Jon Irañeta irurtzundarrak. Josetxo Urrutia leitzarra, Albaro Zugarrondo iruindarra eta Xabier Ariztegi ʺSantxin” etxalartarra izango ditu kontrario. Hiru harrirekin –125 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola– bi minutuko txandak egin beharko dituzte, eta jasoaldi gehien egiten dituena Nafarroako txapelduna izango da.
Egun horretan, motozerra erakustaldia egingo du Mikel Lasartek; motozerrarekin egurrezko irudi ederrak egingo ditu.