Musikari handiak

Guaixe 2019ko uzt. 15a, 15:13

Atzapar Rock taldeak kontzertua eskaini zuen atzo, Kobetamendin, Berri Txarrak Lagunartean kontzertu erraldoiaren aurretik. Ahotsenean espazioan jo zuen Sakanako taldeak

Berri Txarrak taldeak 20.000 pertsonen aurrean kontzertu erraldoia egin zuen. Gainera, ez zen bakarrik egon. Lakunberriko taldearekin hamaika lagun izan ziren oholtzaren gainean. Kontzertua baino musika jaialdi bat antolatu zuten: Euskal Herriko 70 bat artistek parte hartu zuten. Eta kontzertuaren aurretik, besteak beste, Atzapar Rock talde sakandarrak jo zuen.

Iortia kultur gunean entseatu zuen Berri Txarrak-ek atzoko kontzertua, aurreko astean. Hortaz, Kobetamendiko agertokitik herria eta kultur gunea eskertu zituen Gorka Urbizuk taldeko abeslariak.