Sakandarrak Ehunmiletan

Guaixe 2019ko uzt. 16a, 12:01
Argazkia: Goierriko Hitza.

Ehunmilak 168 kilometroko lasterketan Xabier Bergera izan zen lehen sakandarra, G2H 88 kilometrokoan Jose Julian Lopez eta Marimurumendi maratoiko 42 kilometrotan ez zen sakandarrik sailkatu

Sakandarrak ehunmiletan (168 km)
1.Jon Aizpuru    22:21:54
64.Xabier Bergera    32:22:27
76.Jorge Ramos    33:46:19

Sakandarrak Gipuzkoako 2 Handietan (88 km)
1.Ion Azpiroz    10:01:51
30.Jose Julian Lopez    12:49:56
109.Aitor Salinas    15:14:48
131.Damian Andueza    15:51:54
141.Iban Lopez de Sabando    16:06:18
193.Xabier Mauleon    17:15:37
215.Asier Kintana    18:10:05
233.Felix San Roman    33:31:23


Asteburuan Beasaingo Arrastaka Mendi Taldeak antolatutako hiru lasterketa jokatu dira: bi ultra, Ehunmilak (168 km) eta Goierriko Bi Handiak (88 km) eta Marimurumendi maratoia (42 km). Iaz bertan behera geratu zen proba, ekaitzen arriskuagatik, eta aurten arantza atera eta iragarpen guztiak gainditu dira, bai parte-hartzearen aldetik –hiru lasterketen dortsal guztiak agortuta, 1.300 korrikalari aritu ziren– eta baita emaitzengatik ere, errekor berriak ezarri baitira. Guztia antolatzeko 1.600 boluntario aritu ziren lanean. Zenbaki oso potoloak dira eta historikoa izan da aurtengo Ehunmilak.

Ehunmilak izan zen, jakina, arretarik handiena jaso zuena. 168 km eta 11.000 metroko goranzko desnibela zuen ultrak, eta 500 korrikalari baino gehiagok ekin zioten probari ostiralean, arratsaldeko seietan, eta horietatik 279k lortu zuten proba osatzea. Jon Aizpuru (22:21:54) eta Ewa Majer (27:41:47) izan ziren txapeldunak, meritu handiz, eta proba irabazteaz gain errekorra apurtu zuten: beasaindarrak 9 segundotan hobetu zuen 2017ko Javi Dominguezen errekorra, eta poloniarrak 19 minututan hobetu zuen Nerea Martinezek 2012an egindako errekorra. Jon Aizpuruk ia ordu bat atera zion Javi Dominguez bigarrenari (23:05:26). Xabier Bergera izan zen lehen sakandarra. 64.a sailkatu zen (32:22:27), 10 ordura, eta Jorge Ramos 76.a sartu zen (33:46:19), 11 ordura.

Goierriko 2 Handietan (88 km, 6.000 metroko desnibel +) aritu ziren 511 korrikalariak ostiralean, gaueko hamaiketan atera ziren. Horietatik 330 iritsi ziren helmugara, Ion Azpiroz (10:01:51) eta Uxue Fraile (12:11:21) buruan zirela. Azpirozek 8 minutuan hobetu zuen aurreko errekorra eta 19 minutu eta 40 segundo atera zizkion Goar Lopetegiri (10:21:31). Sakandarren artean, Jose Julian Lopez altsasuarra izan zen azkarrena (12:49:56), proba bukatu zuten 8 sakandarren artean.

Marimurumendi maratoian (42 km) 265 korrikalarik hartu zuten irteera eta gehienek despeditu zuten proba, 204 korrikalarik. Samuel Davila (3:29:29, errekor berria) eta Oihane Perez (4:35:19) izan ziren txapeldunak, baina bertan ez zen sakandarrik klasifikatu.