Bihar waterpoloa Uharte Arakilen!

Guaixe 2019ko uzt. 16a, 14:11

Sakanako Mankomunitateak antolatuta, waterpolo txapelketa jokatuko da bihar, asteazkenean,17:00etatik aurrera Uharte Arakilgo udalekuetan

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Udako kanpainaren barruan antolatuta, bihar, asteazkenean, 17:00etatik aurrera Uharte Arakilgo igerilekuetan waterpolo txapelketa eta uretako bolei txapelketa jokatuko dira. Antolaketa lanetan Uharte Arakilgo udalaren, Sakanako kirol elkarteen eta Nafarroako Gobernuaren laguntza izan du Mank-ek.

Kimuek, haurrek, kadeteek eta jubenilek hartu ahal izango dute parte. Ohikoa denez, hainbat herri eta adinetako neska-mutikoak nahasi egingo dira taldeak sortzerakoan, ahalik eta talde orekatuenak sortu eta herri ezberdinen arteko harremana sustatzeko. Waterpoloarekin gozatuz ongi pasatzea izango da jardunaldiaren helburua. Aurretik izena ematea zabalik egon da Mankomunitateko kirol zerbitzuan.

Aurreko urtean Ziordiko igerilekuetan antolatu zen jarduera eta aurten, aldiz, Uharte Arakilgo Itxesia igerilekuetan izanen da.