Nafarroako Banakako Erlojupekoa: sakandarrak podiumean

Guaixe 2019ko uzt. 17a, 15:22

Hugo Aznar kadete mailako txapelduna izan zen Mikel Unzillaren eta Martxel Etxeberriaren aurretik. Emakumezkoen kadeteetan Nahia Imaz hirugarren nafarra izan zen eta juniorren gizonezkoetan Unai Aznar lehen nafarra eta Aitor Alberdi hirugarren nafarra izan ziren

Larunbatean I. Cortesko Hiribildua Trofeoa jokatu zen, aldi berean Nafarroako Banakako Erlojupekoa zena. Kadeteak, juniorrak eta 23 urtez azpiko afizionatuak aritu ziren, Burundako Quesos Albeniz eta Aralarko Sakana Group taldeko txirrindulari sakandarrak tartean. Lan bikaina egin zuten gure txirrindulariek eta podiumera igo ziren.

Kadeteetan podium sakandarra, Hugo Aznar buru
Gizonezkoen kadeteetan sakandarrak izan ziren jaun eta jabe. Quesos Albeniz taldeko Hugo Aznar izan zen azkarrena (10:38) eta Nafarroako txapelduna, bere taldekide Mikel Unzillak 5 segundo gehiago behar izan zituen (10:43.44) eta Sakana Group-eko Martzel Etxeberria hirugarrena izan zen, Unzillaren ehuneneko batzuetara (10:43.86). Erabateko podium sakandarra izan genuen. Gainontzeko txirrindulariek ere lan ederra egin zuten. Sergio Lopez (Q.Albeniz) 5.a sailkatu zen, Jon Erdozia (Sakana G.) 7.a, Unax Trevejo 13.a (Q.Albeniz), Aimar Tadeo (Sakana G.) 17.a, Jon Chamorro (Q.Albeniz) 20.a, Julen Guerrero (Q.Albeniz) 28.a, Oihan Etxeberria (Q.Albeniz) 29.a, Alex Lopetegi (Sakana G.) 35.a, Aitor Ondarra (Sakana G.) 37.a eta Ander Villalobos (Q.Albeniz) 43.a. Taldeka Quesos Albeniz gailendu zen, Sakana Group-en aurretik.

Emakumezkoen kadeteetan Laia Puigdefabregas izan zen Nafarroako txapelduna (11:38). Nafarroa Ermitagaña taldeko Nahia Imaz sakandarra ere podiumera igo zen, hirugarrena sailkatu baitzen, 15 segundora (11:53).

Juniorretan Unai Aznar bigarren nafarra
Junior mailan Lintxu taldeko Thomas Gloaf gailendu zen (19:26). Quesos Albeniz taldeko Unai Aznar laugarrena sailkatu zen, 55 segundora (20:21), baina probako lehen nafarra izan zenez, txapeldun nafarra izan zen. Sakana Group taldeko Aitor Alberdi arbizuarra seigarrena sailkatu zen baina hirugarren nafarra izan zenez, podiumera igo zen. Gainontzekoei dagokienez, Iker Mintegi (Q.Albeniz) 7.a sailkatu zen, Igor Arrieta (Sakana G.) 8.a, Inhar Astitz (Sakana G.) 9.a, Jon Gil (Lizarte Ermitagaña) 17.a, Urko Gorriti (Sakana G.) 22.a, Sendoa Jauregi (Sakana G.) 29.a, Unax Miranda (Sakana G.) 32.a, Mikel Lizasoain (Sakana G.) 33.a, Unai Villalobos (Q.Albeniz) 36.a, Jonathan Vega (Q.Albeniz) 41.a eta Willy Torres (Q.Albeniz) 45.a. Taldeka Fundacion Lintxu izan zen onena, Sakana Group eta Quesos Albeniz taldeen aurretik.

Afizionatuak
23 urtez azpian Telcom taldeko Iñaki Irazokik gelditu zuen kronoa lehenen (25:49). Goierriko TB-Laboral Kutxa taldeko Ailetz Lasa ziordiarra podiumera igotzear egon zen, baina laugarrena sailkatu zen, 57 segundora (26:46). Telcom taldean dabilen Iker Cerviño irurtzundarrak 8. denborarik onena egin zuen, 1:42ra (27:31.  

Igor Arrieta zortzigarrena Zumarragan
Igandean Zumarragako Hiria Sari Nagusia jokatu zen, junior mailako lasterketa, Euskal Herria Torneorako baliagarria eta Zumarragan hasi eta Antiguoko ermitan despeditzen zena. Fundacion Lintxu taldeko Thomas Gloag txirrindulariak, bezperan Korteseko Trofeoa erlojupekoa irabazi zuenak, erakustaldi bikaina egin zuen eta bera iritsi zen bakar-bakarrik helmugara (03:34:27). Igor Arrieta uhartearra zortzigarrena izan zen eta mendiko sailkapena irabazi zuen, eta Unai Aznar bederatzigarrena sartu zen. Aitor Alberdi 14.a iritsi zen, Jon Gil 25.a, Mikel Lizasoain 47.a eta Iker Mintegi 55.a.