Sakanako Triatloi Campusak lekukoa hartu du

Guaixe 2019ko uzt. 19a, 12:38

Sakanako Mankomunitateak antolatutako Sakanako Triatloi Campusak astelehenean hasi eta bi aste iraungo ditu. 24 neska-mutiko ari dira igeriketa, txirrindularitza eta atletismoa batzen dituen kirolean trebatzen, Altsasuko Zelandi kiroldegian, Dantzalekun eta inguruetan

Triatloiak hartu du futbolaren lekukoa. Aurreko bi astetan Sakanako Futbol Campusak izan ziren Uharte Arakilgo futbol zelaian, eta astelehenetik hasita uztailaren 26ra bitartean Sakanako Triatloi Campusa ari da gauzatzen. Urko Berdud eta Aitor Mozo monitoreen esanetara 24 neska-mutiko ari dira trebatzen, aurreko urtean baino 4 gehiago.

Zelandi kiroldegian dute hitzordua goizeko 11:00etan, igeriketa lantzeko. Bizikleta eta korrika segmentuak lantzera Dantzalekura eta haren inguruetara doaz normalean, eta 13:00ak arte ibiltzen dira lanean. Teoria eta praktika uztartzen dituzte, eta jakina, igeriketa, bizikleta eta korrika arteko trantsizioak prestatzeari tartea berezia eskaintzen diote. Trantsizio horiek egiteko moduari arreta berezia eskainiko diote.

Sakanako Triatloi Campusean parte hartzen ari diren neska-mutiko batzuek larunbatean Urdiainen jokatuko den XVIII. Sakanako Haur Triatloian parte hartuko dute; bikain etorriko zaie prestakuntza.

Hurrena, errugbi campusa, Urdiainen
Sakanako Mankomunitateak udarako prestatu dituen campusen artean eginen den artean errugbi campusa izanen da. Uztailaren azken astean izanen da, Urdiainen, uztailaren 29tik abuztuaren 2ra bitartean.

24 partaideak
Hegoi Lakuntza Zelaia, Adei Arza Zornoza, Maia Arza Zornoza, Nora Arza Zornoza, Oihan Andueza Etxaiz, Ekain Imaz Perez, Ane Iturrioz Salazar, Leire Mendinueta Azpiroz, Leire Lazkoz Romero, Lucia Andueza Zornoza, Beñat Etxeberria Martinitz, Eider Mazkiaran Dieguez, Unax Mazkiaran Dieguez, Oier Carabias Saez, Maite Somocurcio Perez, Nerea Perez Luis de Redín, Ane Beltran Heredia Fernandez, Ane Mendinueta Azpiroz, Alain Razkin Andueza, Asier Razkin Andueza, Eneko Razkin Andueza, Ekaitz Berdud Mazkiaran, Xabier Olaiz Aldaz eta Joseba Ortigosa Gonzalez.