Lakuntzako kayak jardunaldirako izena ematea zabalik

Guaixe 2019ko uzt. 18a, 13:40
Aurreko urtean Altsasuko igerilekuetan izan zen kayak jardunaldia. Aurten Lakuntzakoetan izango da, uztailaren 30ean.

Uztailaren 30ean izanen da, Lakuntzako igerilekuetan, baina uztailaren 25erako eman behar da izena, Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Udako Kanpainaren barruan antolatuta, uztailaren 30ean kayak jardunaldia izanen da Lakuntzan, 17:00etatik aurrera. Nahi duen guztiak kayakekin ibiltzeko aukera izango du, dohain, baina antolaketari begira izena eman beharra dago Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (kirolak@sakana-mank.eus edo 948 464 866), uztailaren 25a baino lehen. 5 urtetik gorako neska-mutikoek eman ahal dute izena, eta kopuruaren arabera Mank-ek autobusa antolatuko du.

Aurreko urtean Altsasuko igerilekuetan gauzatu zen ekimena eta 61 neska-mutikok hartu zuten parte. Aurten Lakuntzako igerilekuek hartuko dute kayak jardunaldia.