Waterpoloan Uharte Arakilen

Guaixe 2019ko uzt. 18a, 15:58

Sakanako Mankomunitateko udako kanpainaren barruan antolatuta, waterpolo txapelketa eta uretako volley txapelketa jokatu ziren atzo Uharten

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Udako kanpainaren barruan antolatuta, asteazkenean waterpolo txapelketa eta uretako volley txapelketa jokatu ziren Uharte Arakilgo igerilekuetan. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, baina hala ere, oso ongi pasatu zuten ekimenean parte hartzera animatu ziren neska-mutikoak.