Nahia Imaz kadeteetako bigarren nafarra Nafarroako Txirrindularitza Txapelketan

Guaixe 2019ko uzt. 23a, 15:20
Emakumeen lasterketa Lakuntzan.

Igandean III. Emakumezkoen Tafalla Trofeoa jokatu zen, aldi berean Nafarroako txapelketa zena, eta sakandarra hirugarrena sailkatu zen kadeteetan, bigarren nafarra

Tafallak III. Emakumezkoen Tafalla Trofeoa hartu zuen igandean, aldi berean Nafarroako Txapelketa zena eta Euskaldun Txapelketarako baliagarria zena. Kadeteen mailan 37 km-ko lasterketa jokatu zen eta tropel nagusia batera iritsi zen helmugara. Esprint jendetsuan Nafarroa Ermitagaña taldeko Laia Puigdefabregas gailendu zen (1:06:01). Bere taldekide Nahia Imaz sakandarra hirugarrena sartu zen, denbora berean, eta Nafarroako Txapelketan bigarren nafarra izan zen.

Junior mailan Susana Perez (Hyunday) gailendu zen eta afizionatuen elite mailan Mireia Trias (Sopela Women’s), baina lehen nafarra Ainara Elbusto (Bizkaia Durango) izan zen.